BALDINTZA OROKORRAK

SALMENTA BALDINTZAK

ZERGATIK-en jabetzakoak dira esklusiboki eta mundu mailan, www.zergatik.com web-orrialdean agertzen diren eduki guztiak. Eta mugarik gabe, barne daude artikuluen erreprodukzioak, diseinu grafikoa, logoak, irudiak, testuak, ilustrazioak, argazkiak, markak eta beste zeinu adierazgarri batzuk, erabiltzen diren edo erabil daitezkeen programazio hizkuntzetako edozeinetan, eta baita funtzionamenduko software osoa eta web-orrialdearen garapena ere. Espresuki debekatuta dago, ustiapen eskubideen titularrak espresuki baimendu gabeko edozein online edo offline formatutan, erreproduzitzea, banatzea, publikoari jakinaraztea, publikoaren esku jartzea, transformatzea, lagatzea eta beste edozein ustiapen ekintza edo modalitate.


ESKAINTZAREN ESTALDURA


Eskainitako produktuak, gaur egun,  herrialde hauetan besterik ez dira banatzen: Espainian  (Penintsulan), Portugalen, Frantzian, Italian, Alemanian, Belgikan, Holandan, Suezian, Finlandian, Danimarkan, Grezian, Luxemburgon, Austrian eta Erresuma Batuan.


EROSKETAREN BERMEAK


Web orrialde honetan eskainitako artikuluak ZERGATIK bildumaren produktu bilduma dira, eta ZERGATIK dendetan salgai jarritako produktuen kalitate eta berme baldintza berdinak dituzte ondasunen adostasunerako lege-bermea betez (art.97.4 RDL 1/2007)
Produktu bakoitza datu hauekin batera joango da:
•    Artikuluaren izena.
•    Artikuluaren irudiak.
•    Artikuluaren deskripzioa.
•    Arropa zein bildumatakoa den.
•    Erreferentzia zenbakia.
•    Eskura dauden neurriak.
•    Osagaiak.
•    Prezioa (zergak barne).
ZERGATIKek ahalegin bat egin du arropen koloreak errealitatetik gertuen dagoen moduan aurkezteko. Hala ere, pantailan agertzen diren koloreek zenbait gorabehera izan ditzakete, zure ordenagailuko monitorearen kalitatearen arabera. Zentzu horretan, ZERGATIKek ezin du bermatu zure monitorean agertuko diren koloreak bat etorriko direnik errealitatearekin.
Eskaintza bereziak, promozioek edo beherapenek adierazitako data arte edo izakinak amaitu arte balioko dute.


EROSTEKO PROZEDURA


•    a) Eskuratu nahi diren artikuluak aukeratu eta erosketa saskian sartu beharko dira, dagokion botoian sakatuz ("Saskira gehitu")
•    b) Erosketa saskiak aukeratutako artikuluaren erreferentzia, bere izena, neurria eta prezioa (bez barne)  eramango ditu. ERNE: Adierazitako prezioak ez ditu barne garraio gastuak.
•    c) Eskabide orriak datu pertsonalak eta fakturazio datuak eskatuko ditu, eta baita eramateko helbidea ere. Horiek guztiak gure datu baseetan sartuko dira, eskaria prozesatu ahal izateko eta www.zergatik.com helbidean erosketa berriak egitea erraztu ahal izateko.
•    d) Erosketaren agindua bete eta gero, eta eskaria bidali aurretik, eskuratutako artikuluaren/artikuluen laburpena aurkeztuko da, guztira prezioa (garraioa eta zergak barne) eta bidalketa datuak zein diren identifikatuz. Eskaria konfirmatzeko "Eskaria konfirmatu" botoian sakatu beharko da.
•    e) Erosketak kreditu edo zordunketa txartelarekin (Visa , MasterCard eta JBC), Paypal edo transferentzia bidez egingo dira. Ez da beste ordainketa modurik onartuko. Kreditu edo zordunketa txartelarekin egindako ordainketetarako, kargua online egingo da, hau da, aldi berean, ordainketa pasabide seguruaren bitartez, adierazitako datuak egokiak direla frogatu eta gero.
•    f) Transakzioa berretsi eta gero, web-orrialdearen beraren bidez jakinaraziko da eskari zenbakia.
•    g) Era berean, posta elektroniko bat bidaliko da, eskariaren deskripzioarekin eta eman diren datu pertsonalekin. Mezu hori jasotzen ez bada, sareko komunikazioetan izandako aldi baterako arazoren batengatik izan daiteke, edo jakinarazitako posta elektroniko helbidean idazketa akatsen bat dagoelako. Bi kasuetan, Bezeroaren Arretarekin kontaktatzea gomendatzen da.


PRODUKTUAK ESKURAGARRI IZATEA


Produktuen eskari guztiak eskuragarritasunaren mende daude, eta zentzu horretan, hornikuntzan zailtasunak baleude, edo stock-ean artikulurik geratuko ez balitz, enkargatu ahal izango duzun balio eta kalitate berdin edo handiagoko produktuen inguruko informazioa emateko eskubidea gordetzen dugu. Ordezko produktu horien eskaririk egin nahi ez baduzu, ordaindu duzun edozein kantitate itzuliko dizugu.


ESKARI BAT TRAMITATZEARI UKO EGITEA


Edozein unetan web-orrialde honetatik edozein produktu kentzeko eskubidea gordetzen dugu, edota bertako edozein material edo eduki kendu edo aldatzeko. Beti eskari guztiak tramitatzeko ahal dugun guztia egingo dugun arren, ezohiko egoeraren batengatik gerta daiteke eskari bat bidaltzeari uko egitea, eskariaren baieztapena bidali eta gero, eta edozein momentutan egiteko eskubidea gordetzen dugu, nahi dugun eran.
Ez dugu zurekiko edo beste hirugarren batekiko ardurarik edukiko web-orrialde honetatik edozein produktu kentzeagatik, produktu hori saldu bada ala ez bada, eta ezta web-orrialde honetatik edozein material edo eduki kentzeagatik edo aldatzeagatik ere, edota eskari bat tramitatzeari uko egiteagatik, eskariaren baieztapena bidali eta gero.


TXANPONA ETA ZERGAK


Web orrialde honetako prezioak EUROTAN agertzen dira.
Erabiltzaileak eskuratu aurretik jakingo ditu eskainitako artikuluen prezioa eta ezaugarriak, eta web orrialdean zehaztuta etorriko dira. EUROtan datozen prezioek BEZaren %21 barne dute,  Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako erosketei aplikatuko zaiena.


ORDAINKETA MODUA ETA SEGURTASUNA


Ordainketa sistemari segurtasunik handiena emateko helburuarekin, ZERGATIK S.L-k Caixa Cyberpack ordainketa seguruaren pasabidea darabil. Horiek horrela, ordainketaren isilpeko datuak zuzenean eta enkriptatuta (SSL) bideratzen zaizkio dagokion finantza-erakundeari.
Visa, MasterCard, JCB txartelekin ordainketa egiteko, ZERGATIK S.L.-k CES transakzioak besterik ez ditu onartzen (Merkataritza elektroniko segurua) 3D Secure nazioarteko protokoloarekin, Verified by Visa eta MasterCard SecureCode bereizgarriak dituena. Merkataritza elektroniko segurua ekimenarekin oinarrizko printzipioa Internet bidez egiten diren transakzioen segurtasuna bermatzea da. Ordainketa ordainketa pasabide seguruaren bidez egitean, sistemak automatikoki egiaztatuko du kreditu txartela Merkataritza Elektroniko Segururako aktibatuta dagoen. Jarraian, igorri duen bankuarekin konektatuko da, eta eragiketa baimentzea eskatuko du, egiaztapeneko kode pertsonal baten bitartez. Eragiketa egin ahal izateko, kreditu txartela igorri duen bankuak egiaztapen kodea berretsi beharko du. Hala ez bada, eragiketa ukatu egingo da.


ORDAINKETA ITZULTZEA


•    Kreditu txartela bada, kreditu txartelaren likidazioan egingo da, hau da, ez duela ikusiko hileko mugimenduen laburpena iritsi arte eta ordainketa hileko likidazioa kargatzeko datan egingo da.
•    Zordunketa txartela bada, gehienez ere 7 eguneko epean ordainduko da, lehen aipatukoaren arabera.


GARRAIOA


Erositako artikuluak ZERGATIKek kontratatutako garraio zerbitzuaren bitartez garraiatuko dira. Entregatzeko epea bidalketa motaren eta eraman beharreko herrialdearen araberakoa izango da. Entregatzeko orduan gorabeherak saihesteko (okerreko helbideak, etxebizitzan inor ezin aurkitu ahal izatea, etab.), ezinbestekoa da ondorengo inprimakia behar bezala betetzea, eta harremanetarako telefonoaren eremua ere bete behar da.
12.00ak baino lehen jasotako eskariak egun berean prozesatuko dira. 12.00ak baino geroago jasotako eskariak hurrengo egunean prozesatuko dira. Ostiraletan 14:30etik aurrera, larunbat, igande eta jai-egunetan egindako eskariak hurrengo egun baliodunean bideratuko dira.
Garraio-epea bidalketaren helmugaren araberakoa izango da:
•    Espainiako penintsula eta Balear Uharteak: Garraio-epea gehienez ere 5 lanegunekoa izango da (epe arrunta 2-3 egunekoa da). Prezioa: 2,95 €

•    Europa: Garraio-epea gehienez ere 20 lanegunekoa izango da (epe arrunta 7-10 egunekoa da). Prezioa: 5,95 €
* Aipatutako garraio-epeak gutxi gorabeherakoak dira, eta kanpoko ezusteko kausen arabera alda daitezke. *Garraio-enpresak eskaria ematen duenean ulertuko da entrega eginda dagoela.


ITZULKETAK


ZERGATIKen ziur jakin nahi dugu guztiz asebetetzen zaituela egindako erosketak. Edozein arrazoirengatik eskuratutako produktuarekin gustura geratzen ez bazara, hamabost (15) eguneko epean itzul dezakezu, ZERGATIKetik jaso zenuen datatik zenbatzen hasita.
Produktua itzuli ahal izateko, eskuratutako produktuarekin batera aurkituko duzun itzulketarako edota aldaketa egiteko inprimakia bete beharko duzu, eta itzulitako produktuari atxiki beharko diozu. Itzultzeko eskubideaz baliatu ahal izateko, produktuek baldintza hauek bete behar dituzte:
•    Erabili, garbitu edo kaltetu gabekoak izan behar dira.
•    Jatorrizko etiketa gorde behar dute.
•    Jatorrian zetozen bezala bilduta etorri behar dira.
Bidali paketea helbide honetara: ZERGATIK FACTORY, S.L, Erratzu poligonoa, 43 -20130 Urnieta, Gipuzkoa (Espainia). Posta elektronikoa: shoponline@zergatik.com
Baldintza horiek guztiak errespetatu izan badira, ZERGATIKek eskuratutako artikuluen kopuru osoa itzuliko dizu. Jaso zenuen eskariaren jatorrizko bidalketa gastuak ez zaizkizu itzuliko. Zure kargu joango dira itzulketaren bidalketa gastuak. Aurretik adierazitako baldintzekin ados ez egoteagatik, zure eskaria onartu ezin izango balitz, ZERGATIK zurekin harremanetan jarriko da.

ALDAKETAK

Itzultzeko baimena zure webguneko kontutik eskatu beharko duzu, hurrengo arrazoia adieraziz: ALDAKETA. Gero e-posta bat idatzi beharko duzu shoponline@zergatik.com helbidera, baimena eskatu duzula eta aldaketaren zehaztasunak jakinaraziz(eskaeraren erreferentzia, aldatu nahi duzun jantziaren neurria eta neurri berria jakinaraziz).

Zergatik-etik erantzun bat jasoko duzu stock-a dagoen ala ez jakinarazteko.

·         Stocka ez badago, itzulketa arruntaren urratsak jarraitu baharko dituzu, dagokizun diru-itzulketa eginda.

·         Stocka badago, aldaketa onartuko dugu.

BEHIN ALDAKETA ONARTUTA

·         Aldatu nahi duzun jantzia ZERGATIK-eko helbidera pakete batean bidali beharko duzu itzulketa inprimakiarekin batera (bidalketa-gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu)

·         Paketea Zergatik-era iritsi bezain laster mezu bat jasoko duzu eskaera berria sortu dela jakinarazteko.

  • Zergatik-ek paketea jantzi berriarekin bidaliko dizu eta bidalketa gastuak bere gain hartuko ditu.


ZERGATIKek nahastuta eskatutakoa ez den beste artikulu bat bidali badu, edo bidalitako artikuluaren kalitatea ona ez bada, jarri mesedez harremanetan ZERGATIKekin, itzultzeko edota aldatzeko. ZERGATIKera itzuli beharreko produktua, kasu honetan, ZERGATIKekin koordinatuko da akats edo erruaren berri jakin bezain laster, eta, beraz, ZERGATIKek dagozkion bidalketa gastuak (joan-etorrikoak) bere gain hartuko ditu.
ZERGATIKek salgai jarritako produktu guztiek etiketa bat dute. Iradokitzen dizugu, produktua etiketa kendu gabe probatzea, etiketa kenduta itzultzen diren produktuak ez baitira onartuko.
Jantzia, neurria edo kolorea aldatu behar denean, bezeroak itzulketa egin beharko du. Horretarako, itzulketako inprimakia beteko du eta eskariaren zenbatekoa itzuliko zaio (garraio-kostua izan ezik). Hartara, bezeroak, jarraian, eskari berria egin ahal izango da.
ZERGATIKek ez du inondik inora erreboltsozko ordainketa bidez itzulitako jantzirik onartuko.


ESKAINTZA BEREZIAK


Eskaintzak ezin dira pilatu.


IDATZIZKO JAKINARAZPENAK


Aplikagarri den araudiak eskatzen du bidaltzen dizugun informazioa edo komunikazioak idatziz izatea. Web orrialde hau erabiltzean, onartzen duzu gurekin izango dituzun komunikazio gehienak elektronikoak izango direla. Kontratuaren helburuetarako, komunikazio bide elektroniko hori erabiltzeko baimena ematen duzu, eta onartzen duzu elektronikoki bidaltzen dizkizugun kontratu, jakinarazpen, informazio eta gainontzeko komunikazioek idatzizkoen legezko betekizunak betetzen dituztela. Baldintza horrek ez die legez onartuta dituzun eskubideei eragingo.


JAKINARAZPENAK


Bidaltzen dizkiguzun jakinarazpenak ahal dela gure kontaktu inprimakiaren bitartez bidali behar dira.
Jakinarazpenak gure web orrialdean zintzilikatzen direnean, jaso direla eta behar bezala egin direla ulertuko da, posta elektroniko bat bidali eta 24 ordura, edo edozein eskutitz frankeatzeko datatik hiru egunera. Jakinarazpena egin dela frogatzeko, eskutitz baten kasuan, nahikoa izango da helbide zuzena zuela, behar bezala zigilatuta zegoela eta Correos-en edo postontzi batean behar bezala entregatu zela frogatzea, eta posta elektroniko baten kasuan, hartzaileak zehaztutako helbide elektronikora bidali zela.


GURE KONTROLPETIK KANPOKO GERTAKARIAK


Kontratu baten babesean, ez dugu gure gain hartuko gure betebeharrak ez betetzearen edo atzerapenez betetzearen ardura, kausa gure arrazoizko kontrolpetik ateratzen bada (“Ezinbesteko kausa”).
Ezinbesteko kausatzat joko dira, gure arrazoizko kontrolpetik kanpo dauden ekintzak, gertakariak, ez-jarduteak, omisioak edo istripuak, eta hauek  izango lirateke barne (mugarik gabe):
•    1. Grebak, patronalak ixtea edo beste aldarrikapen neurri batzuk.
•    2. Astindura zibila, matxinada, inbasioa, eraso terrorista edo mehatxu terrorista, guda (hasia izan bada edo ez bada) edo guda-mehatxua edo prestakizunak.
•    3. Sutea, leherketa, ekaitza, uholdeak, lurrikarak, hondoraketak, epidemia edo beste edozein hondamendi natural.
•    4. Trenak, itsasontziak, hegazkinak, motor bidezko garraioak edo beste garraio-bide batzuk, publiko nahiz pribatuak ezin erabili ahal izatea.
•    5. Telekomunikazio sistema publiko edo pribatuak ezin erabili ahal izatea.
•    6. Beste gobernu batzuen ekintzak, dekretuak, legedia, araudiak edo mugak.
•    7. Itsas edo ibai garraioan, posta bidezkoan edo beste edozein garraio motan grebak, akatsak edo istripuak
Ezinbesteko kausak dirauen bitartean, kontratuak dioena betetzeko gure betebeharra etenda geratuko da, eta epe horrek iraun bitartean gure betebeharra betetzeko epea luzatuko zaigu. Arrazoizko bitarteko guztiak jarriko ditugu ezinbesteko egoera amaitzeko edo konponbide bat bilatzeko, gure betebeharrak bete ahal izateko kontratuaren arabera, ezinbesteko egoeran izan arren.


TRANSAKZIOAK GORDETZEA ETA ARTXIBATZEA


Egindako transakzioak euskarri fidagarri eta iraunkorrean artxibatuko dira ZERGATIKek zerbitzarian.


ORDUTEGIAK


Gure www.zergatik.com orrialdean erosketak asteko 7 egunetan, 24 orduz egin daitezke, urte osoan.


ESKUMENEKO ESKUDUNTZAK


Erosketa baldintza hauek Espainiako legediaren mende daude. Hori dela eta, salmentak ZERGATIK FACTORY-ren egoitzan egindakotzat ulertuko dira. Kontratu honen bi aldeen arteko liskarrik sortuko balitz, eskumeneko eskuduntza Donostiako  epaitegien (Gipuzkoa) mende egongo da.


AIPAMENAK ETA IRADOKIZUNAK


Zure aipamen eta iradokizunak onetsi egingo dira. Mesedez, bidali aipamen eta iradokizun horiek harremanetarako gure inprimakiaren bitartez.


Scroll To Top