Ezagutu gaitzazu

Zergatik-en ilusio eta ametsak sortzen ditugu kaleak kolorez betetzeko.

Gure izena, Zergatik, galdera sorta batekin lotuta dago. Arduratzen gaituzten galderak dira, korronte kontra doazen jarrera inkonformistak egunero gure marka garatzen joan ahal izateko eta modaren bitartez esperientzia bizi eta originalak sortu ahal izateko.

 

Marka bizia da gurea, estiloz betetakoa, gure lehentasuna, janzten ditugun emakumeak entzutea da. Emakume alaiak, hausleak, ikuspegi zabalekoak eta modarekin eta bere irudi propioarekin janztea gustatzen zaienak.

 

Zergatik-ek iturri desberdinetatik edaten duen estilo propioa sortu du eta estilo honek proposamen berritzaile, koherente eta propioa eskaintzen du. Ohiko modatik aldenduak dauden diseinu berritzaileak eta estanpatu bereziak dira markaren izaera indartsuaren gako nagusiak, beti presente egon direlarik.

 

Gaur egun Zergatikek Urnietan du bere egoitza, Gipuzkoako pasai natural eta ederren artean dagoen herrian hain zuzen ere. Leku honetan, gure sormena, ideiak eta diseinuak garatzeko inspirazioa lortzen dugu.

 

Ikuspegi eta lan-talde desberdinez osatutako 18 urteko ibilbidea eta gero, gaur egun, Zergatik erabat egonkortuta dagoen enpresa-proiektua da. Hazkunde aro batean dago murgilduta eta denda propioen sareaz gain, bere sare komertziala Europako hainbat herrialdeetan zabaltzen ari da.

Iruña (Zapateria 12),

Bilbo (Victor 4)

Donostia (Hernani 10) eta Garbera Merkatal Zentroa

Irun (Paseo de Colon 17)

Tolosa (Korreo 35)

Bartzelona (Carrer del Rec 26)

Barcelona (C/ d´Avinyó, 31)


Scroll To Top